Azcona Mauleón, Jesús
Euskal antropologo eta irakasle nafarra (Arroitz). Antropologian doktorea da Friburgoko Unibertsitatean (Suitza), Gizarte Antropologiako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta unibertsitate bereko Baroja Katedrako koordinatzailea. Etnizitateaz eta abertzaletasunaz, antropologiaren historiaz eta kolonizazioaren barne prozesuaz egin ditu bere ikerlan nagusiak. Kulturaren gaia erdigunean dago berak egiten dituen antropologia gogoetetan, hala dimentsio analitikoaz eta gogoeta-maila desberdinez, nola ardatz nagusitzak kultura duten talde eta nortasunak eraikitzeko prozesuei dagokionez. Gaur egun, gizarte mugen eraikuntza aztertzen dihardu. Bere argitalpenen artean aipagarriak dira ondoko hauek: Para comprender la Antropología, I. La historia; Para comprender la Antropología, II. La cultura; Teoría y práctica en antropología social eta Etnia y nacionalismo.