Ayuthya
Thailandiako hiria, Bangkoken iparraldean. 47.189 biztanle (1980). Bertako monumentu ugariak direla eta, izen horixe ematen zaio arte estilo berezi bati. Bi garai bereizten dira arte horretan: arte khmer-aren kutsu nabaria duten Budaren monumentu eta irudiak lehenean, eta, XV. mendetik aurrera, siamgo estiloko irudi eta eraikuntzak. v Historia. 1347. urtean fundatu zen erreinu thai bateko hiri nagusia, Siameko hiriburua izan zen 1767ra bitartean (Thon Buri eta Bangkoken aurretik).