Aymé, Marcel
Frantses idazlea (Joigny, 1902 - Paris, 1967). Konformagaiztasunaren eta bere garaiko gizartearen aurrean erakusten duen izpiritu satirikoa dira egile honen lanaren ezaugarriak. La jument verte (1933) kontakizuna izan zen bere lehen arrakasta. Beste kontakizun batzuk: Le boeuf clandestin (1939); Le Chemin des écoliers (1946), Le vin de Paris (1946), Uranus (1948), nazien okupazio eta askatasun garaietako lekukotza ironiko eta pesimistak; Passe-Muraille (1943), Contes du chat perché (1934-1958), errealismo fantastikoaren ukituak dituzten kontakizunak. Oso atsegin zuen zinema, eta horrela, eleberri eta kontakizun anitz egokitu zuen zinemarako. Antzerki lanak ere idatzi zituen: Lucienne et le boucher (1932), Clérambard (1950), La Tęte des autres (1952).