Ayodhya
Indiako hiri zaharra (Udh, Uttar Pradesh, Ipar India). XVIII. eta XIX. mendeetan burujabe zen Kosolako erresumaren hiriburua da. Indiako tradizio mitologikoaren arabera, gizajendearen aurreko ziren Manu edo Manavak sortutako hiria da. Ospe handiko monasterio bat eraiki zuten bertan VII. mendean.