Autant-Lara, Claude
Frantses zinemagilea (Luzarches, Frantzia, 1901 – Antibes, Itsas Alpeak, 2000). Autant-Lararen familia Erresuma Batura joan zen ihesi Lehen Mundu Gerra hasi zenean, amaren ideia politikoengatik. 1919an itzuli zen Frantziara, eta orduan hasi zen zinemaren munduan sartzen. Film laburrak egin zituen aurrena: Construire un feu (1928), esate baterako. 1933an, Ciboulette film luze polemikoa egin zuen, eta produktoreek baztertu egin zuten Autant-Lara, urte askoz. Douce bere hurrengo filmean (1943), zinemagileak kritika gogorra egin zien familiari eta gizarteko klase gorenei, eta horien zurikeria salatu zuen. Polemiko fama horixe izan zuen hurrengo filmetan ere. Urte batzuk geroago, ordea, gezurrezko kritikari eta zinemagile burges zela aurpegiratu zioten. Autant-Lararen film batzuk: Le diable au Corps (1946), L’auberge Rouge (1951), La traversée de Paris (1956).
- Austria Garaia
- Austria
- austriar
- austroasiar
- austronesiar
- Autant-Lara, Claude
- autarkia
- Aute, Luis Eduardo
- autismo
- auto(mobil)
- autobide