Aute, Luis Eduardo
Espainiar kantari, pintore eta zinemagilea (Manila, Filipinak, 1943). Zortzi urte zituela etorri zen Espainiara bere familiarekin. 15 urterekin gitarra elektrikoa jotzen zuen Los Tigres eta Los Sonor taldeekin. Nahiago izan zuen, ordea, bakarrik jarraitu musika egiten eta kantatzen, eta hala argitaratu zituen bere lehen diskoak. Bere kanta batzuk, “Rosas en el mar” edota “Aleluya nº 1” Massiel abeslariarekin kantatu eta grabatu zituen, eta arrakasta handia izan zuten (1967). Kantautore ezagunenetakoa da eta disko asko atera du, batzuk arrakasta handikoak, esate baterako, Rito (1973), Espuma (1974) eta Babel (1976) trilogia, Albanta (1978) bere diska onenentzat jotzen dena, Entre amigos (1984), Slowly (1992), Mano a mano (1993), Silvio Rodríguez-ekin kubatar musikagilearekin, edota Aire-Invisible, 31 abestiz osatua, 16 gaztelaniaz eta gainerakoak ingelesez (1998). Horrez gainera, abesti ugari egin ditu beste kantarientzat ere. Margolaria ere bada eta, besteak beste, disko azalak ere diseinatu ditu. Azkenik, zinemaren munduan ere ibilia da, zuzendari eta ekoizle gisa.
- austriar
- austroasiar
- austronesiar
- Autant-Lara, Claude
- autarkia
- Aute, Luis Eduardo
- autismo
- auto(mobil)
- autobide
- autobiografia
- autobus