australopiteko
(Lat. Australopithecus) izond. Afrikako hego eta ekialdean aurkitu diren pleistozenoko primate familia bat osatzen duten fosilez esaten da. Bi sail nagusitan banatzen dira: Australopithecus eta Paranthropus, duela 1.000.000-600.000 urte bitartekoak. Primate horiek ez omen dira Homo sapiens delakoaren aurrekoak zuzen-zuzenean, baina bai zeharka, eta antzeko ezaugarriak badituzte (1,20 m-ko garaiera zuten, 600 cm3-ko burezurra, zutik ibiltzen hasi ziren seguraski, harriak lantzen ere bai, hortzak eta masailezurra jakiak txikitzeko egokiak…).