Australia, Mendebaldeko
(Ing. Western Australia) Australiako mendebaldeko estatua. Indiako Ozeanoaren ertzean hegoalde eta mendebaldean; iparraldean, Timor Itsasoa dago. 2.525.500 km2. 1.440.607 biztanle (1986). Hiriburua: Perth. Hiri nagusiak: Fremantle, Kalgoorlie. v Orografia. Laua gehienbat, iparraldean ageri dira mendilerro batzu (Kimberley). Basamortuak hartzen du estatuko ekialdea (Gibson Desert, Great Sandy Desert eta Great Victoria Desert). Barnealdeko aintzira asko ahiturik dago. v Ekonomia. Abeltzaintzan oinarritua, euriteen mende dago. Kimberleyn behi azienda, azukre kanabera eta arroza lantzen dira. Erdialde guztiz idorrean, leku batzuetan baizik ez da ardi aziendarik. Benetako labore eta fruitu nekazaritza garatzen da, ordea, hego-mendebaldean, behi eta ardi hazkuntzarekin batera. v Urrea, ikatzarria, nikela, uranioa eta, iparraldean, zilarra, manganesoa, amiantoa, eztainua. Industria biztanle gehienak bizi diren hego-mendebaldean ageri da. v Historia. Ingelesak 1826. urtean kokatu ziren lehenbizikoz mendebaldeko Australian, baina kolonizazioa askoz geroago gertatu zen. Kolonia autonomo bihurtua 1890ean, Australiako Commonwealth-eko partaide bihurtu zen 1901ean.
- Austrai
- austral
- Australak, Lurralde
- Australasia
- Australia, Hego
- Australia, Mendebaldeko
- Australia
- australiar
- australopiteko
- australopitezido
- Austrasia