Australak, Lurralde
Antartika aldean, itsas australetan, (hegoaldeko 60° eta 30° artean) barreiaturik ageri diren hogei uharte multzo. Ozeano Atlantikoaren aldean honako hauek dira: Tristan da Cunha, Gough, Bouvet, Falkland edo Malvinas eta Scotia arkuko uharteak (Hego Georgia, Hego Sandwich, Hego Orkadak); Indiako Ozeanoaren aldean: Amsterdam Berria eta Saint-Paul uharteak, Crozet eta Kerguelen uhartediak, Prince Edward eta Heard uharteak; Ozeano Barearen aldean: Antipodak, Auckland, Bounty, Campbell eta Macquarie uharteak. Jatorri kontinentalekoak batzuk, uharte hauek hedadura desberdinekoak, gehienak menditsuak eta maizetan bolkanikoak dira.