atipo
iz. Zool. Atipidoen familiako intsektu genero bat. Burua zefalotoraxaren gainerakoa baino altuagoa du eta kelizeroa bezain handia da zefalotoraxa. Genero honek hartzen dituen hainbat motaren artean, bada bat ia bi zentimetroko luzera duena; gorputza kolore beltzaxkakoa, habia lur azpiko hodi formako zuloetan egiten du, ehunez estalita, mendietako eguteran.