Atis
Mit. Galdutako eta berreskuratutako landarediaren jainkoa; udaberriaren irudia da. Frigiako artzain bat zen, Zibeleren kutuna, eta birjina izango zela agindu zion jainkosari. Ez zuen, ordea, hitza bete eta Sangario erregearen alabarekin ezkondu zen. Jainkosak mendekuz irenarazi zuen. Ebaketak heriotza ekarri zion eta Zibelek, hunkiturik, berpiztu eta pinu bihurtu zuen.