Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Atika

(Gr. Attikê). Greziako hego-ekialdeko penintsula, Beoziaren hego-ekialdean, Saronika eta Eubea golkoen artean. Egungo Atika antzinako bera da, gutxi gorabehera. 2.496 km2 eta 342.093 biztanle. (1981, Atenas kontatu gabe). Hiriburua: Atenas.  v  Mendiek inguratua ipar eta ekialdetik, itsas aldera luzatzen den ordoki bat hedatzen da erdialdean. Kefisos ibaiak eta Ilissos haren adarrak zeharkatzen dute.  v  Olibondoak, mahastiak eta barazkiak. Zilar beruna eta marmola. Askotariko industria.  v  Historia. Pelasgoen herria, K.a. 2000. urtearen inguruan joniarrak egokitu ziren bertan. Kekrops haien errege mitikoak sortu zuen Atenas. Eskualde joniarra, beraz, Atenas, Eleusis eta Marathon ziren gune nagusiak. Atikaren historia Atenasenari hertsiki loturik ageri da betiere.