Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aszidia

iz. Zool. Gorputza mintz batez estalita duen animalia. Gorputza zaku edo hodi formakoa izaten du eta tunika, lingirdatsua edo kartilaginosoa, oso lodia. Bakarrik edo taldeetan bizi da. Aszidia mota gehienak itsas uretan bizi dira, eta gutxi batzuk ur gezatan. Beren beldarrak metamorfosi bidez garatzen dira. Gai organikoak jaten dituzte eta neurri askotakoak izaten dira. Gaur egun hiru ordena hartzen ditu genero honek: aplusobrankiatuak, flebobrankiatuak eta estalidobrankiatuak.