aszesi
iz. Bertutea lortu ahal izateko bete beharreko lege bilduma, bizitzari eta moralari dagokiona. Materiazkoak diren ondasunei uko egitea eta gorputzaren grinak menderatzea da aszesia. Antzina Greziako kirolarien prestakuntzari deitzen zitzaion aszesia. Kristau garaian moralean maila gorena iritsi nahi zuenarentzat eta Jainkoa eta erlijioa ondo ezagutu nahi zituenarentzat ere landu beharreko bide bezala hartu zuten.