aszitis
iz. Med. Peritoneoaren barrunbean isurkaria biltzea. Isurkaria ugari denean sabela handitu egiten da eta zilborra kanporantz ateratzen. Hesteetako tuberkulosiak, giltzurrunetako zirrosiak, digestio organoetako tumore gaiztoak, bihotzeko estura kongestiboak, nefrosiak eta gisako eritasunek sortzen dute aszitisa.