Asvamedha
Erl. Brahmanismoaren erriturik garrantzitsuena. Errege batek lortutako garaipen eta bakearen ohoretan egiten zen eta zaldi baten eskaintzaz burutzen zen. Purasamedha izeneko beste erritu baten ordezkoa dela dirudi, gizonak hil eta haien eskaintza egiten zelarik hartan. Erregearen, herriaren, kosmosaren eta Prajapati jainkoaren beraren gorentasuna azpimarratzen da Indiako erritu nagusia den horretan.