Asuncion
Paraguaiko hiriburua, Paraguai eta Pilcomayo ibaien lotunean eraikia. 708.000 biztanle. (1983). Artzapezpikutegia. Unibertsitatea. Ehungintza, janari industria eta tabakoa. Ibai portuak Rio de la Platako beste portuekin (Buenos Aires eta Montevideo, nagusiki) lotzen du. v Historia. Juan Salazar de Espinosa espainiar konkistatzaileak sortua 1537an, lehen gotorleku haren inguruko giza kokaleku berriek osatu zuten Asuncion hiriko oinarria. Rio de la Plata erregeordetza Buenos Airesen ezarri zelarik, Asuncion bigarren mailan geratu zen. 1811. urtean, bertan aldarrikatu zen Paraguairen independentzia. Argentinaren, Uruguairen eta Brasilen aurkako gerran, brasildarren esku egon zen 1869 eta 1875 urteen artean. Garai honetan heren batera jaitsi zen Asunciongo biztanle kopurua.