Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

astrofotografia

iz. Astr. Argizagien argazkietan oinarritzen den astronomiaren alorra. Xafla fotometriko baten sentikortasuna begiarena baino txikiagoa da baina argi gutxi ematen duten iturburuetatik iristen diren fotoiak jasotzeko aukera ematen du. Teleskopio handiek begiak baino fotoi kopuru handiagoa jasotzen dute eta fotografi tresna bat erantsita gizonaren begiak berez ikusi ezin dituen izarrak ikusteko aukera ematen du. Aurrerapen handiak izan dira astronomiaren alor horretan, argitasuna biderkatzeko tresnak aurkitzea batez ere. Argizagi batek fotografia tresnan duen eragina indartzen dute eta irudi argiagoak hartzeko aukera ematen dute tresna horiek.