Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

astrolabio

iz. Astr. Argizagien altuera, higidura eta kokalekuak zehazteko eta astronomiazko beste hainbat arazo metodo grafikoen bidez aztertzeko antzinako tresna. K.a. 200-100 urte bitartean asmatu zen, uste denez, eta Hiparko Alexandriakoa izan bide zen asmatzailea. Hainbat astrolabio mota erabili izan dira historian zehar. Gaur egun geografia eta denbora ardatzak zehazteko erabiltzen den tresnari ematen zaio izen hori. Astrolabio prismadunak, 1903an Claude eta Driencourt zientzialariek asmatu zutenak, altuera jakina duen zirkulu batetik igarotzen den izarrari begiratuz toki bateko latitudea eta ordua aldi berean jakiteko balio du.