Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

astrologia

iz. Argizagiek gizonarengan eta gertarietan omen duten eraginaren bidez etorkizuna asmatzea helburu duen jakitea. Astrologoen ustez, argizagiek eragin handia zuten gizonaren etorkizunean, eta etorkizun hori asmatzeko, haren jaiotza unean argizagiek zeruan zer kokaera zuten jakin beharra zegoen. Horretarako zerua hainbat etxe edo egoitzatan banatu zuten, bakoitzean argizagi bana nagusi zela. Astrologia Babilonian sortu zen, uste denez,, eta handik zabaldu zen, nonbait, mundu osora. Erromako, Bizantzioko eta Erdi Aroko erregeek astronomoak izan zituzten laguntzaile. Hainbat gizon jakintsu, astronomian aurreramendu handiak ekarri dituztenak batik bat, astrologoak izan ziren: Cardano, Tycho Brahe, Kepler, etab.