Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

askatasun

iz. Bestearen mendeko ez denaren egoera. ik. beregaintasun. Herrien askatasuna. || Espetxean edo atxiloturik ez dagoenaren egoera. || Zapalkuntzarik eza. || Legeak alor jakin batean gizabanakoei aitortzen dien eskubidea. || Eragozpenik eza, traba gabezia.  v  Askatasun baldintzatua. Zuz. Zigorraren azken zatia betetzen ari den zenbait presori espetxetik irteteko ematen zaion eskubidea.  v  Behin-behineko askatasuna. Zenbait pertsonari epaitu bitartean espetxetik kanpo egoteko aitortzen zaien eskubidea. Batzuetan diru kopuru bat ordaindu behar da eskubide hori baliatu ahal izateko, auzipetua, garaia denean, epailearen aurrera azalduko delako berme gisa.