Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

askaridiasi

iz. Med. Hesteetan askaride bizkarroiak (Ascarides lumbricoides) agertzean sortzen den eritasuna. Gorabeherak sortzen ditu bai digesioan bai nerbioetan; sabeleko minak eta azkura ere izaten dira. Gorotzetan zizareen arrautzak azaltzen dira, hori delarik eritasunaren adierazgarri nagusia.