Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Askanio

Mit. Eneas eta Kreusaren semea. Troia hiria hartua izan ondoren bere aitarekin joan zen Italiaraino. Tradizioak dioenez Lazion hartu zuen egoitza, etruskoen kontra borrokatu zen eta Alba Longa hiria sortu zuen Kristo aurreko XII. mendean.