Askalon
Filistearren bost hiri nagusietako bat, Derzeto jainkoaren ohoretan eraiki zutena. Lur emankorra zuen oso, eta ardoa, olioa, intxaurrak eta tipulak landatzen ziren bertan. Garrantzi handiko hiria izan zen antzina eta baita Erdi Aroan ere. Azken horretan musulmandarren mende egon zen lehenik eta kristauen mende ondoren. Saladinok deuseztu zuen.