askaniar
izlag. Ipar Alemaniako dinastia bateko kidea (Sachsen, Saxoien herria); Albert I.a Hartza, dinastiaren sortzaileari esker indartu zen. Brandenburgon gobernatu zuen 1319ra arte, Sachsen edo Saxonian 1423ra arte, Sachsen-Lauenburgo dukerrian 1689ra arte eta, azkenik, Anhalt printzerrian 1918ra arte.