Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arriaga y Ribero, Emiliano

Musikagile eta idazle bizkaitarra (Bilbo, 1844 - Zuhatzu, Araba, 1919). Juan Crisóstomo de Arriaga musikagilearen anaiaren biloba, biolinista trebea izateaz gainera, musika lan ugari (La Romanesca; Amanecer en Deusto musika poema; Ave María, abesbatza eta organorako obra; Chimberiana, Bilbainescas…) eta teoria liburuak idatzi zituen (Teoría del violín eta El cuarteto). Bilboko gaietan maisu, giro horretako literatura lanak ere idatzi zituen, erdaraz beti: Vuelos cortos, Txiplistxaplas, Revoladas, La Pastelería eleberria eta Lexicón Bilbaino, Bilboko erdara nolakoa zen erakusten duen obra. 1909an, Sabino Aranak Begoña Ama Birjiniari idatzitako edestiari musika jarri zion. Emiliano Arriaga izan zen bere aitonaren musika lana hedatzen gehien saiatu zen pertsona.