Arriaga, Juan Crisóstomo
Euskal musikagilea (Bilbo, 1806 - Paris, 1826). Musikarako dohain bereziz hornitua, hogei urte eskas zuela tuberkulosiak moztu zion onez hasitako ibilbidea. Hamaika urtez egin zuen lehen lana, Nada y Mucho okteto saioa, eta hamalau zituela, bi ekitaldiko opera bat: Los esclavos felices. 1822an, hamasei urterekin, Parisa joan zen musika ezagupenak sakontzera. Kontserbatorioan garaiko irakaslerik ospetsuenekin jardun zuen: biolin eta konposizio irakasle Ballot izan zuen, eta Fetis belgikarra harmonia eskolen arduradun, honek bere eskolen errepikatzaile izendatu zuelarik. Gero Berliozen irakaslea izan zen Reicha maisua ere ezagutu eta haren estimua bereganatu zuen. Parisen konposatu zituenen artean dago agian Arriagaren lanik garrantzitsuena: hari tresnetarako Hiru kuartetoak deritzana alegia. Geroago Re minorreko Sinfonia eta pianorako Tres Estudios o Caprichos egin zituen. Ahotsetarako lanak ere ondu zituen: Erminia, Medea, Edipo, All’Aurora eta Agar. Konposizio lanak, eskolak eta joaldiek ahuldurik, gaixotu egin zen eta 1826ko urtarrilaren 16an gaitzak eraman zuen.
- Arretxinaga
- arretze
- arrexka
- Arrhenius, Svante
- Arriaga y Ribero, Emiliano
- Arriaga, Juan Crisóstomo
- Arriaga
- arrianismo
- Arriano
- Arriaran Aranburu
- Arriaran