Arretxe Perez, Jon
Bizkaitar idazlea (Basauri, 1963). Euskal Filologian doktore da, heziketa fisikoan lizentziaduna, eta gai horretako irakaslea EHUn. Literaturgintzan era askotako arlotan egin ditu lanak. Bereak dira Tubabu (1994) eta Tuparen seme-alabak (1997) bidaia-liburuak, Hakuna Matata (1995), Ostegunak (1997) eta Ostiralak (1999) ipuin-bildumak, eta Urrezko triangelua (1995) eta Oroituz (1998) eleberriak. Zazpi kolore ardatz hartuta, bizitzari buruzko jarrera bana azaltzen duen ipuin-bilduma bat kaleratu zuen 2000 urtean: Zazpi kolore. 2001ean, berriz, Amazoniako tribu bateko mutil bat protagonista duen Lurraren taupadak eleberria plazaratu zuen, gazte literaturako bilduma batean. Urte horretan bertan, Tubabu eleberriaren gaztelaniazko itzulpen argitaratu zioten. 2003an Manila Konexioa polizia-eleberria eta 2004an Griot bidaia-liburua kaleratu zituen.