Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arrhenius, Svante

Fisikari eta kimikari suediarra (Wyjk, Uppsala ondoan, 1859 - Stockholm, 1927). Stockholmeko unibertsitateko Fisika irakaslea (1891) eta bertako erretorea (1897). Elektrolitoen ionizazioaren teoriaren asmatzailea (1887), bai elektrolisiaren lege fisikoak eta bai, Raoulten legeen arabera azterturik, disoluzio mineralek agertzen dituzten berezitasunak azaltzeko bide ematen duena; ondorioz ioien teoria eman zuen, elektrolitoen tasun kimikoak azalduz. Kosmogoniaz eta biokimikaz ere arduratu zen. 1903. urtean Kimikako Nobel saria jaso zuen.