Arratzua-Ubarrundia
Arabako udalerria (Gorbeialdea eskualdea). Arrazua-Ubarrundia du izen ofiziala. 56,78 km2. 1997ko datuen arabera, 764 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago. Hizkuntza banaketa 1996an: 85 euskaldun, 66 ia euskaldun eta 530 erdaldun. Zadorra urtegiaren zati handi bat udalerri honen lurretan kokatzen da, eta bertako auzo dira, esate baterako, hondartza bilakatutako aisiagune zabalak hartzen dituzten Ulibarri-Ganboa edo Landa. Jarduera ekonomikoan zein baliabide naturalen ustiapenean, gero eta garrantzi handiagoa dute turismoari eta aisiari emandako jarduerek.
- arratoi
- arrats
- arratsalde
- arratz
- Arratzu
- Arratzua-Ubarrundia
- arrautza
- arrautzari
- arrautzopil
- Arrau, Claudio
- arraun