Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

arratoi

iz. Ugaztun karraskaria, saguaren antzekoa baina aski handiagoa, etxe, itsasontzi, estoldetan… bizi dena (Rattus sp.). v  Arratoi beltza. (Rattus rattus). 16-23 cm luze izaten da, beste 19-25 cm-ko isatsarekin. Gaztaina kolorea edo beltza izaten da bizkarretik, eta sabelaldetik arrea. Jatorriz Persian sortua da, ustez, baina oso antzinako garaietan iritsi zen Europara, eta handik munduko alde guztietara zabaldu zen. Oso kaltegarria da, gizona bizi den lekuetatik hurbil bizi delako, eta denetik jaten duelako. Gauez ibiltzen da batez ere. Urtaro guztietan ugaltzen da. Emeak hiru edo bost umaldi izaten ditu urtean.  v  Arratoi arrea. (Rattus norvegicus). Arratoi beltzaren gisa bertsukoa da, baina kolorez argiagoa. Hark baino isats laburragoa du, eta tamainaz ere handiagoa da. Badirudi jatorriz India edo Persiatik iritsia dela. Mundu osoan zabalduta dago. Kalte handiak egiten ditu, jaten dituen janariengatik eta eritasunak zabaltzen dituelako.