Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

arrautza

iz. Hegazti emeek (besteek adierazten ez bada oiloek) eratzen duten gorputz biribil antzekoa, umekia eta berau elikatzeko gaiak dauzkana. Arrautzaren zuringoa eta gorringoa. || Eme erruleen fruitua. Euli arrautza. || Arrautza perretxikoa. Jateko perretxikoa, oso aintzat hartua sukaldaritzan (Amanita caesarea).  v  Arrautza mintza. Hegaztien arrautzen mintza gogorra izaten da; krokodiloarena eta zenbait dortokena ere halakoa da; narrastien arrautzek mintz sendoa eta malgua dute; arrainenak eta apoenak gelatinaz daude inguratuak, eta arrautza guztiak bateraturik egoten dira.  v  Arrautza alezitoa. Zitoplasmako elikagaia, bitelo ere deitua, oso urri duen arrautza. Esporangioek, zelentereoek eta ugaztunek arrautza alezitoak dituzte.  v  Arrautza heterolezitoa. Bitelo ugari duen arrautza mota, alde batean bestean baino bitelo gehiago duelarik. Muskuilu gasteropodoek, anelidoek, batrazioek, eta gisakoek era honetako arrautzak dituzte.  v  Arrautza telolezitoa. Biteloa oso ugaria duen arrautza. Tamaina handikoa izaten da. Zenbait hegazti eta narrastiren arrautzak mota honetakoak dira.