Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arrau, Claudio

Txiletar piano jotzailea (Chillán, 1903 - Austria, 1991). Txikitatik nabarmendu zen pianoa jotzen: bost urte zituela eman zuen lehen kontzertua bere sorterrian, eta hamaika urterekin Berlinen. Martin Krause izan zuen bere lehen irakaslea Berlinen (hogei urte eman zituen bertan), eta birritan irabazi zuen Liszt saria (45 urtez inori eman gabea), 1919an eta 1920an. Ibach saria eta Gustav Höllander domina ere jaso zituen. 1927an Genevako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen, eta hurrengo urtean jo zuen lehenbizikoz Berlingo Orkestra Filarmonikarekin. 1940an Txilera itzuli zen eta arrakasta handiz jarraitu zuen, hil zen arte, kontzertuak ematen. XX. mendeko piano jotzaile handienetakoa izan zen Arrau. Gogoratzekoak dira Chopin, Beethoven eta Bachen konposizioen bere interpretazioak.