Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arrate

Eibar udalerriko auzoa. Altuera 500-700 m bitartekoa. Bertan dago Arrateko Andre Mariaren Santutegia, Euskal Herriko marinelen zaindari hautatua. Barruan XIV. mendeko Ama Birjinaren irudia du. Oso ospetsua da Arrasateko igoera deritzon txirrindularitza proba.