Arrasate Press
Euskara hutsezko herri aldizkaria. 1988ko abenduaren 2an kaleratu zen lehen aldiz. Arrasaten du egoitza eta ARKO enpresak argitaratzen du. Astekaria da, 6.500 ale argitaratzen dira eta doan banatzen da. 36 orrialde izaten ditu normalean Arrasate Pressek baina Gabonetan, jaietan etab. orri kopurua hazi egiten da. Sortu zenean, 1988an, eskualde aldizkaria zen eta Arrasatez gain, Aretxabaleta, Eskoriatza, Bergara, Oñati eta Aramaion ere banatzen zen. Herri mailako informazioan oinarritzen da, batez ere, aldizkaria.