Arras
Frantzia iparraldeko prefetura hiria (Pas-de-Calais). 50.386 biztanle. Katedrala (XVII. m.) eta apezpikutegia. Nekazaritza merkatua eta janari industria. v Historia. Antzinako Artois lurraldeko hiriburua, Flandesko kondeen mendean egon zen XII. mendera arte, eta mundu osoan ospe handia hartu zuen tapizgintza gunea bihurtu zen (arazzi). Leku estrategiko batean kokatua, Frantzia, Burgundia eta Austriako koroen esku egon ondoren, espainiarrek hartu nahi izan zuten, baina Pirinioetako Bakeak Frantziara bihurtu zuen betiko (1659).