Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arrasate Euskaldundu Dezagun

Arrasateko (Gipuzkoa) euskara elkartea. 1983an sortu zen Arrasaten euskararen normalizazioa bultzatzeko asmoz eta helburuz. Hamaika ekimen garatu ditu azken urteetan: Jazten, soziolinguistikari buruzko aldizkaria kaleratu zuen (10 ale argitaratu ziren), eta Arrasate Komunikabideak (ARKO), Ekin emakumeak-AED, Txatxilipurdi elkartea eta Euskalan bezalako beste talde eta proiektu askoren iturburua izan da. Bi lehiaketa antolatzen ditu: Jokin Zaitegi itzulpen saria eta Arrasate lehiaketa.