Arrasate irratia
Euskara hutsezko herri irratia. 1994an jarri zen abian Arrasateko udalaren ekimenez. 2000ko maiatzetik aurrera Arrasate Komunikabideak enpresaren eskuetan dago. Arrasaten du egoitza, eta egunean 24 orduz emititzen du: lau ordu zuzenean, lau ordu grabatu eta gainerako orduetan musika egon ohi da. Programazioa musika eta informazioan (albistegiak, elkarrizketak...) oinarritzen da, batik bat.