Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

armistizio

iz. Pol. Borrokan diharduten herrien edo armaden artean itundutako borroka etena. Nazioarteko zuzenbide publikoan antolatuta dago; gerran sartuta ez dagoen beste estatu baten artekaritzaren ondorioz lortutako akordioa izaten da gehienetan. Lekuan lekukoa edo orokorra izan daiteke armistizioa. Lehenengo modura bada, lurralde jakin bati dagokio etena, eta bigarrenera bada, berriz, armistizio zabalagoa da, estatu osoari dagokio. Ondoren bakea sinatzen da. Tregua hitzarmena eginez gero, gerra behin-behineko etetea erabakitzen da; armistizioa denean, berriz, gerra bukatutzat ematen da.