Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

arminiar

iz. eta izlag. Jacobo Arminiok sortutako sekta protestanteko kideez esaten da. Calvinok Jainkoaren aukerari buruz zituen teorien aurka jardun zuten, eta Jainkoaren graziaren onurak gizaki guztiei eskaintzen zitzaizkiela baieztatu zuten, haien eskuz gizakien esku baitzegoen horiek onartzea edo baztertzea. Dordrechteko sinodoak gaitzetsi egin zituen 1619an Mauricio de Orangeren eraginez, eta une horretatik aurrera esetsiak izan ziren eta haietako batzuk heriotzara kondenatuak.