harmonia
iz. Osotasun bat eratzen duten gauza edo zatien elkar hartze egokia. Harmoniazko musika gozoa. v Mus. Akordeen egituraz, konbinazioaz eta haien arteko harremanaz diharduen teoria eta praktika. Antzinako organum-a da harmoniaren eta kontrapuntuaren jakintzaren jatorria. Kontrapuntua zenbait doinuren denboran zeharreko garapenari dagokio eta harmonia zenbait notaren aldi bereko konbinazioari. Rameauk eman zuen harmoniaren lehen teoria, baina ordutik aldaketa ugari jasan ditu.