Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Argos

Mit. Ehun begi zituen printze grekoa. Begien erdia beti zabalik izaten zituen eta Junok loreak zaintzeko kargua eman zion, behi bihurturik. Txirula joaz, Merkurio loak har zezan lortu, eta burua moztu zion. Junok orduan bere begiak erein zituen paumaren isatsean.  v  Ulisesen txakurraren izena. Homerok Odisean betikotu zuen, heroi hura Itakara itzuli zenean ezagutu zuen izaki bakarra izan baitzen txakurra.  v  Argonautek bidaia egiteko erabili zuten itsasontziaren izena. Argosek, Frisosen semeak, egin zuen Minervaren laguntzarekin.