Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arguedas

, José María. Peruko idazlea (Andahuaylas, 1911 - Lima, 1969). Arrazaz zuria izan arren, haurtzaroan Andeetan bizi izan zen. 1937an urtebete eman zuen kartzelan ikasle erakunde bateko kide zelakoan. Etnologia ikasketak egin zituen eta kitxua irakaslea izan zen. Gero, Ikasketa Etnologikoen Institutua (1951), Kultura Etxea (1963) eta Historia Museoa (1964) zuzendu zituen. Arguedasen literaturak Andeetako errealitatea islatzea du helburu, elkarrengandik erabat bereizirik ageri diren bi mundu plazaratuz: zuriena eta indiarrena. Obra nagusiak: Yawar Fiesta (1940), Los ríos profundos (1958), El sexto (1961), Todas las sangres (1964). Bere eleberri eta kontakizunetan kitxua gaztelaniarekin batean erabili du. Idealismo oparoaren eta ezkortasun gero eta argiagoaren artean banatua, bere buruaz beste egin zuen.