Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

argonauta

(Gr. argonautai) Mit. Heroi grekoa, Jasonek gidatu zuen gerrari talde bateko kidea. Kolkidako erregearen eskuetan zegoen Aete, urrezko Toisoia edo ardilarrua eskuratzera joan ziren. Egunez eta gauez herensuge ikaragarri batek eta bi zezenek zaintzen zuten urrezko Toisoia edo ardilarrua. Zezen haiek ezin zitezkeen burdinaz zauritu eta garrak isurtzen zituzten sudurretatik. Aeteren alaba Medea sorginari esker, bere asmoa lortu zuten. Medeak laguntza eman zien Jasonek emaztetzat hartuko zuela agindu ondoren. Izena Argos ontzitik datorkie, bertan joan baitziren; ontzi horretarako planoak Minervak berak eginak ziren. Jasonen mendeko gerrarien artean hauek dira garrantzitsuenak: Herkules, Hylas, Orfeo, Teleo, Teseo, Meleagro, Kastor eta Polux, Linzeo, Eskulapio, Augias, Piritoo eta Tifis.