Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Argolida

(Gr. Argolis) Antzinako Greziako lurraldea, Peloponesoren ipar-mendebaldean. Egun 2.214 km2 eta 93.020 biztanle. Hiriburua: Nauplion. Hiri nagusiak: Argos, Mizenas, Tirinto.  v  Historia. K.a. 2000. urtetik aurrera garatu zen Mizenasko zibilizazioa deituaren jatorrizko lurraldea izan zen; Argos, Mizenas bera eta Tirinto izan hiri nagusiak. K.a. XII. mendean konkistatu zuten doriarrek eta hirietan banatua izan ondoan, Atenasen alde gudukatu ziren argoliarrak Peloponesoko Gerran. K.a. 223. urtean Akaiako Ligako partaideak ziren eta K.a. 146. urtean erromatarren mendean erori zen.