Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

argizagi

iz. Sin. astro. Zeruan, begi hutsez nahiz tresnaren batez ikus daitekeen gorputz oro. || Zuberoan eta inguruan, ilargia.  v  Zeruan azaltzen diren gorputz gehienei esaten zaie hala; izarrei, planetei, asteroideei, galaxiei.  v  Hiru talde bereizten dira argizagien barruan: berezkoa duten argia ematen dutenak, izarrak; prozesu kimikoei esker argia ematen dutenak, kometak; eta kanpotik jasotzen duten argia itzultzen duten argizagi ilunak, planetak, sateliteak eta asteroideak. Horrez gain, badira beste hainbat sailkapen, argizagien higiduraren araberakoa adibidez. Zenbait argizagiren higidura nabarmena da lurraren higidurarekin konparatuta eta denbora tarte laburrean, argizagi higikorren taldea osatzen dute horiek; beste zenbaiten kasuan, ordea, higidura hori ez da milaka urte igaro arte nabarmentzen, eta argizagi higigaitzen taldea osatzen dute horiek.