Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aragonito

iz. Miner. Kaltzio karbonatoaren mota (CO3Ca). 2’95 du atomo masa eta 3’5 eta 4 arteko gogortasuna. Kolorgea, zuri koloreduna, horia, ardo kolorekoa, berdea, urdinxka, etab. izaten da. Beiraren distira du, gardena. Aragonitoaren kristalak hexagono itxurakoak dira. Zenbait organismotan ere azaltzen da mineral mota hau, muskuiluen oskoletan eta zenbait algaren zelulen mintzetan adibidez. Aragoin aurkitu zen lehenengo aldiz eta Valentzian eta Gaztelan ere azaltzen da.