Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aragüés Bayarte, Tomás

Euskal Herrian bizi izan zen musika irakasle, zuzendari eta konpositore aragoitarra (Tauste, Zaragoza, 1903 - Barakaldo, 1956). Zaragozako kontserbatorioan ikasia, 1940. urtean irabazi zuen Barakaldoko Udal Bandako zuzendari postua eta urte hartatik hasi zen musika irakaskuntzan Bilboko Kontserbatorioan. Obra ugari idatzi zuen konpositorea (Obertura, Tríptico Hispano suite sinfonikoa; San Ignacio de Loyola, poema sinfonikoa; Peñas arriba, Santanderina eta Por tierras de Albarracín, banda-rapsodia; Suite Vasca, koroa), erlijio musikak eman zion agian ospe handiena, idatzi zituen mezek bereziki: Sinite parvulos venire ad me, Ite ad Joseph, Sancho Abarca (1956). Tomas, bere semea, musikagile eta zuzendaria da orobat.