Aquila
Hadriano enperadorearen sendiko judua (Sinope, Ponto, II. mendea). Jerusalemgo tenplua konpontzera bidali zuten eta han paganismoa utzi eta kristau egin zen, nahiz eta geroago eskumikatu egin zuten astronomia ikasketak baztertu ez zituelako. Hori gertatu zenean, judu egin eta Aqiba rabinoaren jarraitzaile izan zen, berarekin ikasi zuelarik hebreera. Pentateukoaren itzulpena egin zuen 140. urte inguruan; hitzez hitzezko itzulpena da egin zuena, eta grekoaren gramatika asko bortxatzen du; zenbait pasarte ezin ulertuzkoak dira.