Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aqida

Erl. Islamiar fedean oinarrizko diren proposamenen bilduma edo zerrenda. Musulmanek ez dute zalantza gabeko irizpide bat beren erlijio ortodoxiari buruz. Aqida idazten zuen autoreak erabakitzen zuen nolabait zeri eman garrantzia eta zer jarri oinarrizko arau bezala, eta horregatik izan dira hain garrantzitsu historian zehar. VIII. mendean agertu zen lehen Aqiba, Abü Hanïfak idatzia. Gaur egun musulman nazio bakoitzak du bere oinarrizko tratatua islama irakasteko.